Gaurkoan, hainbat argazki aztertzen ibili ondoren
hausnarketa txiki batekin natorkizue. Pertsona bakoitzak, argazkiaren
interpretazio bat edo beste egin dezake bere pentsamenduen arabera, baina
azkenean denak antzekoak direla ondoriozta dezakegu.
Argazki horien azterketa egin ahal izateko biko edo
hiruko taldeetan bildu gara, eta ondoren, bakoitzari egokitu zaion irudia
taldean aztertu du. Behin denek haien azterketak eginak zituztela, gainontzeko
gelakideei taldean eginiko hausnarketa adierazi diegu.
Behan azaltzen den argazkian argi eta garbi ikus
daiteke pinpon mahai bat dela, baina sareari dagokionez, erdian egon beharrean
iskin batean dagoela. Guk gure hausnarketa pertsonala egin dugu, eta esan dezakegu egungo gizartearen interpretazio
bat dela. Hau da, printzipioz, denek arau, eskubide eta betebehar berdinak
dauzkagu, baina bakoitzaren boterea handiagoa den heinean askatasun edo muga
horiek handituz doaz. Beraz, esan dezakegu azken finean denak ez garela maila
beretik abiatzen, gure boterea ezarrita dagoen mailatik hain zuzen.
Laburbilduz, esan dezakegu, argazkiek hitzek bezain
ondo azal dezaketela egoera, eta gainera, bakoitzaren hausnarketa pertsonala
egiteko oso baliagarriak direla.
Ondorengo argazki hau aztertzen badugu, bertan
hainbat animali ezberdin daudela ikus dezakegu (katua, elefantea, itsas
txakurra, arraina, tximua eta txoria). Animali bakoitzak bere trebetasun eta
gaitasunak izango ditu gizakiok bezala. Esaterako, tximuak, arrainak, txoriak
eta katuak ez dute hainbesteko zailtasunik izango irakasleak esaten duen moduan
zuhaitzera igotzeko. Aldiz, elefanteak eta itsas txakurrak zailtasunak izango
dituzte. Beraz, esan dezakegu gauzak egiteko orduan ez dela kontuan izan
bakoitzak dituen trebetasun eta gaitasunak, eta jarduera pentsatu gabe egin
duela irakasleak.
Bestalde, gaur egungo hezkuntzarekin alderatzen
badugu, ikusi dezakegu haurrek denbora zehatz batean hainbat helburu,
konpetentzi eta edukiak bereganatu behar dituztela, eta ez direla kontuan
hartzen ikasle bakoitzak izan ditzaketen zailtasun eta berezitasunak. Guzti hau
azaldu ondoren esan dezakegu, haur bakoitzak bere erritmoa duela eta bere
erritmoan joango dela helburu, konpetentziak eta edukiak bereganatzen. Beraz,
haur bakoitzaren erritmoak errespetatu behar dira eta ahal den neurrian
errespetatu eta erritmo horietara egokitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario