INTERESGUNEAK
- Irakaslearen
rola: Irakasleak haurren beharrak eta interesak
zeintzuk diren eta mugitzen diren egoera soziala kontuan hartu behar ditu
interesguneak sortzerako orduan. Beraz, aukeratutako gaiek behar eta interes
ezberdinei erantzun behar die.
Horrez
gain, irakaslearen rolak aktiboa izan behar du eta imaginazioa zein sormena
bultzatu behar ditu. Gainera, etengabeko formazioan murgilduta egon behar du
eta espresatzeko gaitasuna, ordena eta diziplinaren zentzua izan behar du.
- Ikaslearen
rola: Aktiboa eta parte hartzailea izango da
ikaslearen papera, izan ere, lantzen diren gaiak beraien interesekoak
izango dira eta horrek bultzatuko du ikasleek rol hori izatea.
- Gurasoen
rola: Oso garrantzitsua da gurason parte hartzea,
batez ere, ikasleen interesak etxean ere lantzeko.
Globalizazio faseak
1. Behaketa:
haurraren esperientzi sozial, familiarra eta eskolarekin erlazioa izan behar
dute.
- Zuzena:
- Landu behar diren objetuak behatu (landareak,
animaliak…)
- Konparatu,
erlazionatu, aurretik dakienarekin loturak egin, galderak planteatzeko
aukera eman.
- Zeharka:
- Zuzenekoaren
ondoren egiten da.
- Ikasi
beharrekoa iristea zaila denean (denbora, esfortzua, ekonomia..)
- Maketak,
argazkiak, planoak, pelikulak…
2. Asoziazioa:
fase honetan aztertu duen errealitateri buruzko analisia, erlazioa eta
sistematizazioa egiten da.
- Espaziala:
- Egoera
eta norabidea: lantzen diren objektuak lokalizatzea eta izendatzea
(goran-beran, gertu-hurrun, aurrean-atzean, eskubi-ezker…).
- Forma
eta tamaina: deskribapena (handia-txikia, borobila-karratua,
luzea-motza, mehea-lodia…).
- Zer
lortzen da honen bidez?
- Erreferentzia
espazialak progresiboki eratzea.
- Espazioarekin
lotutako elementu konplexuak erabiltzea (planoak, mapak…)
- Galderak
(animaliak)
- Non
daude? Nolakoak dira? Nora doaz?
- Denborazkoa:
- Helburua:
egoera ezberdinak denboran kokatzea.
- Garatu
daitezkeen alderdiak:
- Segidak:
lehen- gero, gaur- bihar..
- Iraupena:
denbora asko- gutxi…
- Aldiberekotasuna:
aldi berean emandako gertaerak.
- Konparaketetan
eta deskripziotan garapena ahalbidetzen du.
- Galderak
(Animaliak)
- Zenbat
bizi dira? Motelak ala azkarrak dira?
- Kausazkoa:
- Helburua:
galdera gero eta zailagoekin hausnarketa bultzatzea. Haurren interesa
pizteko honelako galderak egin ditzazkegu, zer egiten dute animali
hauek? Zergatik?, Nola erlazionatzen dira pertsonekin?
- Galderak
(animaliak)
- Zer
egiten dute zenbait animalik? Zergatik? Nola erlazionatzen dira
pertsonekin?
- Erabilpen
eta lanerako asoziazioak:
- Helburuak:
- Gaiarekin
lotutako elementuen erabilpena ezagutzea.
- Gaiarekin
lotutako lanpostu eta lanekin familiarizatzea.
- Pertsona
eta bitartekoaren arteko erlazioaren oinarrizko aspektuak ezagutzea.
- Galderak
(animaliak)
- Nork
zaintzen ditu? eta Nola?
- Asoziazio
etiko, moral eta sozialak:
- Helburuak:
- Ikasleak
jarrera pertsonal edo sozialaren balorazioan sakondu.
- Portaera
zibiko- sozialak garatu.
- Arauen
beharraz jabetu.
- Galderak
(animaliak)
- Nola
tratatzen ditugu animaliak? Nola tratatu beharko genituzke?
3. Adierazpena:
- Hizkuntza, matematika, gorputz, plastika eta musika adierazpena.
- Ikaslearen pentsamenduaren adierazpena barne hartzen duen guztia.
- Zertan lagundu behar du irakasleak?
- Komunikazio eta adierazpen modu ezberdinak lortzeko estrategia
pertsonalak biltzen.
- Espazioa
eta denboraren antolakuntza:
- Hamabost
urte bitarteko eskolak eremu natural batetan kokatuta egon behar du,
haurrek ingurunearekin harremana izan dezaten. Eskolak ikasle kopuru
mugatua izan behar du eta komenigarria da sexu eta adin
desberdinetako haurrak egotea.
- Ikasgelek
laborategi edota tailer txikiko egitura izan behar dute, ez auditorio
modukoa.
- Zailtasunak
dituzten haurrak beste ikasgela berezi batean taldekatu behar dira, non
irakasle aditu batek aurreratzen lagunduko dien.
- Hizkuntzaren
teknikak eta kalkulua goizez landuko dira eta hauek jolasen bidez landuko
dira. Goizeko beste orduetan haurrek beste hainbat ariketa burutuko
dituzte: obserbazioa, konparazioa, asoziazioa, marrazketa eta eskulanak,
kantua, jolasak… Irakasleak haurren interesen arabera jokatuko du.
- Arratsaldeetan
eskulanak eta atzerriko hizkuntzak landuko dira, eta hainbat goizetan
bisitak eta txangoak egingo dira.
Interesguneen
helburua haurrari bere kabuz egiten ari dena uztea da eta bere burua neurtu
dezan irakastea.
TAILERRAK
1.TESTUA: (4- 6 urte
bitarteko haurrak)
- Irakaslearen
rola: Irakaslearen rola behatzailearena da, naiz
eta, kasu batzuetan haurrak laguntza behar badu lagundu. Irakasleak gelan
arazo bat planteatuko du klaseari hasiera emateko.
- Ikaslearen
rola: Indibidualki lan egiten dute nahiz eta batzuetan taldean aritu.
- Espazioaren
antolakuntza: Orokorrean gela osoa
erabiltzen dute, baina badute lan egiteko espazio bat.
- Ebaluazioa: Haurrak erabilitako orriak jasotzen dira, argazkiak egiten dituzte,
bideoak grabatzen dituzte, elkarrizketak grabatzen dituzte, ume
bakoitzaren erregistro-orriak jasotzen dituzte eta irakasleak behatu egiten du hainbat
aspektu erregistratzen dituelarik.
- Helburuak:
arazo matematikoei soluzio bat bilatzea, nahi duten materiala
erabiliz. Horrez gain, arrazonamendua, komunikazioa, argudiaketa eta
azalpena nola eman garatzen dituzte.
2. TESTUA: (4-5 urteko haurrak)
- Irakaslearen
rola: ez du klasea zuzentzen, eta irakasleak laguntzaile bat dauka.
- Ikaslearen
rola: hasieran lan indibiduala, gero bateratze lana eta azkenik bakoitzak egin
duten lana azaltzen die ikaskide guztiei.
- Denboraren
antolakuntza: 45 minutu malguak
- Espazioaren
antolakuntza: Gela guztian zehar
- Ebaluazioa: irakasleak haurrak behatzen ditu eta ikusitakoa erregistratzen du.
Haurrei ebaluaketa zuzen bat egiteko orri batean bakoitzaren izena,
erabilitako materiala, estrategiaren azalpena eta egindako komentarioen
zutabeak bereizten dira. Tailerraren ebaluaketarako aldiz, ipuina eta
arazoa ea egokiak ziren ebaluatu behar dira.
- Helburuak: arazo matematikoen aurrean soluzio bat bilatzea.
PROIEKTUAK
- Irakaslearen rola: Proiektua
aurrera eramateko, irakaslea etengabeko kontaktuan egongo da gurasoekin, hauen
laguntza beharrezkoa izango baita proiektua ondo burutzeko. Haurrek aldez
aurretik dituzten ideien inguruko ikerketa egingo dute, eta gainera, ikasle
bakoitzak izango dituen karpetak prestatuko dituzte. Aipagarria da ere, edozein
momentutan, haurrak proiektua burutzean, aurki dezakeen edozein arazori aurre
egiten laguntzeko egon beharko dela. Bestetik, proiektua aurrera eramaten diren
heinean, agertzen diren hitz “teknikoak” lantzeko ere aprobetxatuko dute.
- Ikaslearen
rola: Indibidualki lan egitea. Baina ondoren, beste gelakideekin egindako lana partekatzea
garrantzitsua izango da ere.
- Gurasoen
rola: Gurasoen rola aktiboa izango da haurrari
laguntza eskaintzeko orduan.
- Espazioaren
antolakuntza: Ikasle bakoitzak bere
karpetatxoa izango duenez, bertan joango dira beraien liburuxka osatzeko
behar izango duten informazioa sartzen. Baina bestetik, ikasleak
ikasgelara ekarriko duen informazio gehigarria jartzeko txoko bat osatzen
joango dira guztien artean, eta bertan etxetik ekarritako edozein liburu,
entziklopedia edo informazio jartzen joango dira.
- Ebaluazioa:
Lehen ebaluazio gisa, albuma bera osatzea hartuko dute. Ondoren,
ondokoak aztertuko dituzte (eskola eta familia)modu honetan: haur guztiek
galdera guztien erantzunak ekarri ote dituzten eta kontakizunak garaiz
ekarri dituzten, inor prozesutik kanpo gera ez dadin.
Amaitzeko, tutoreak honako hiru puntu nagusi hauek aztertu beharko ditu:
- lehenik eta behin,
prozesuan zehar sortu diren eskaera, informazio eta sentimenduei erantzun
egokia emateko gaitasuna izan duen;
- ondoren,
zailtasun-maila anitzak behar bezala mailakatu dituen, prozesua trabatuta
geratu den edota arin eta arazorik gabe garatu oten den;
- azkenik, haur bakoitzak maila kontzeptualen
edota lanerako lanabes diren irakurketa eta idazketaren menderakuntza-mailan
lorturiko ikaskuntza zehatzak ziurtatuko ditu.
Hiru
puntu hauez gain, honako ebaluazio irizpidea azpimarratzen du: ea proiektua
bukatu ondoren, haurren beraien buruaz gehiago dakiten eta familietako
esperientzia desberdinei eta jaiotzea eta izateak osatzen duten misterio horri
buruzko elkarrizketa naturaltasunez eta lasaitasunez bideratzeko gai izan
diren.