Kaixo guztioi! Honako sarrera honetan hilabete hauetan egindako lanaren laburpentxo batekin natorkizue.
Hasteko, Argazki elkarrizketa dugu; honako sarrera honetan, nire haurtzaroarekin erlazionatzen ditudan 10 argazki agertzen diren. Nire helburua, etorkizunean izan nahi dudan irakaslearen irudia sortzea, zeuei azaltzea eta hori lortzeko garrantzitsuak iruditzen zaizkidan kontzeptuak azaltzea da.
Ondoren, irudi batzuk ikusi genituen eta irudi horien inguruko hausnarketa egiten saiatu ginen denon artean, gelan geundelarik. Ondoren, bakoitzak bere gustukoak aukeratu zituen eta bere sarreran idatzi.
Gero, Irudiekin beharrean, esaldiekin egin genuen hausnarketa. Esan beharrik ez dagoen arren, honako esaldi hauek hezkuntzarekin lotutakoak ziren eta geure ideiak ordenatu, garatu eta berriak sortzeko aukera izan genuen.
Laugarrenik, euskal autonomia erkidegoan indarrean dagoen "Heziberri" dekretuaren inguruko sarrera izan zen. Dekretu honetako hainbat zati edo artikulu hartu eta geure haurtzaroko oroitzapenekin bat egin genuen. Dekretu honek hainbat aldaketa proposatzen ditu non aldaketa berri horiek eta guk bizitakoak bat egiten duten ikustea genuen helburu.
Ondoren, curriculumarekin sartu ginen. Zer den curriculuma, zenbat mota dauden, bakoitzak zer ezaugarri dituen, nolakoa den, zer bete behar dugun bakoitza erabiltzean, zein den curriculum mota bakoitzaren gidaria edo idazlea, etb. Egindako sarrera honetan, curriculum mota bakoitzari buruzko azaldutako galdera hauen inguruan aritu naiz.
Metodologiei dagokienean, hainbat sarrera ezberdin egi genituen. Hasteko, proiektuetan antolatutako ikaskuntzaren inguruan aritu ginen. Sarrera honetan, metodologia honen inguruko azalpena ematen saiatu naiz. Zer den, zer hartzen duen kontutan, zer pauso proposatzen dituen, etb. Gainera, gure irakasleak emandako azalpena oso baliagarria egin zait benetako kasu bat erakutsi baitzigun.
Gainerako metodologiekin jarraitu aurretik, taldeka, talde bakoitzak, tokatutako irakurgaien inguruan egindako aurkezpena blogera igo genuen. Bi testuren inguruko aurkezpena egin genuen non biak, bizitzako esperientziekin lotuta zeuden. Gure helburua, bi irakurgaiak ahalik eta ondoren azaltzea izan zen.
Honen ostean, txokoen inguruko metodologiarekin aritu ginen. Proiektuekin egin genuen antzera, honako metodologia honen inguruko informazio eta azalpen zehatzena ematen saiatu naiz; metodologia honek bere baitan dituen ezaugarri eta kontzeptu guztian kontuan harturik noski.
Bi metodologia hauek ikusi ostean, bien arteko berdintasun eta ezberdintasunak atera nituen non beste sarrera honetan dituzuen ikusgai.
Gero, lau metodologiak kontuan hartuz, hau da: tailerrena, decrolyrena, txokoena eta proiektuena, bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuz, beraien arteko ezberdintasunen inguruko sarrera egin nuen, ideiak eta kontzeptuak modu argiago batean ikusteko.
Azkenik, taldeka, geure unitate didaktiko propioa egin genuen eta nire taldean aukeratutako gaia udaberria izan zen. Unitate didaktikoak dituen ezaugarri guztiak bete genituen: ezaugarriak, helburuak, konpetentziak, jarduerak, etb. Gure unitate didaktiko osoa ikus dezazuen bakoitzak bere blogera igo zuen.